DEPORTES ADAPTADOS Hace 7 años

2 domina nafarrentzat Espainiako Kros FEDDI Txapelketan

2 domina nafarrentzat Espainiako Kros FEDDI Txapelketan

Espainiako Adimen Desgaitasun duten pertsontendako Kirolen Federazioaren Espainiako Kros Txapelketa lehiatua izan zen otsailaren 8tik 10era Santanderren non 28 taldeko kirolariak aritu ziren. Haien artean, bi talde nafarrek parte hartu zuten: El Molino eta ANFAS Nafarroa.

 

Gure ordezkariek lan zoragarria sinatu zuten ANFAS gizonezko kategoria egokituaren sailkapeneko lehenengo posizioan amaitzen, eta El Molino taldekako sailkapeneko 4. postuan (hirugarrenak baino puntu bat gutxiagorekin izanda).

 

Banakako emaitzak birpasatuz, Antonio Pérez Vivar-rek (ANFAS) 3 mila metroko lasterketa menperatu zuen bigarren sailkatua Sebastián Pérez errioxarra baino 14 segundo azkarragoa izanez. Jesús Sánchez andaluziarra hirugarren izan zen.

 

Miguel Pérez de Paz-ek (ANFAS) zilarrezko domina irabazi zuen kategoria egokituaren 3 mila metroko lasterketan. El Molino taldekide Demba Diarra Bah-k ere paper ona egin zuen laugarren izaten. 

 

Nahiz eta podiumera igo, neskek bezain ongi egin zuten. Saioa Urbina (ANFAS) lehiaketa kategoriako 3 mila metroko probako zortzigarren izan zen, eta Mila Barricarte (El Molino) seigarren kategoria egokituaren 2 mila metroko lasterketan. 

 

Sailkapenak kontsulta dezakezu erantsitako dokumentuetan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados