DEPORTES ADAPTADOS Hace 6 años

Ardoi Igeriketa Klubak distiratu zuen Kluben Arteko Espainiako Txapelketan

Ardoi Igeriketa Klubak distiratu zuen Kluben Arteko Espainiako Txapelketan

Espainiako Kluben Arteko Igeriketa Egokituaren Txapelketa lehiatua izan zen Adejeko Tenerife Top Training Kirol Zentroan ekainaren 14an eta 15ean. Bertan 60 klubako 200 igerilarik parte hartu zuten eta Ardoi Igeriketa Klubak emanaldi bikaina sinatu zuen 12 posizioan amaituz eta 17 aldiz podiumera igoz.

 

Guztira, zizurtar taldeko kideek 17 domina irabazi zituzten, horietariko 15 ohiko programan lortutakoak eta beste biak Multidisability sailkapenean non soilik Paralinpikoko proba ofizialek balio dute.

 

Josu Pérez, Iván Salguero, Adur Mendívil, Gustavo Martínez eta Alex Mihi igerilariek lan itzela sinatu zuten marka pertsonalak hobetu zituzten bai banakako lehian, bai erreleboko probetan.

 

Gainera, Adur Mendívil Aldunatek Espainiako errekor berria lortu zuen S7ko 200 metroko bizkar proban. Txapelketa izugarria nafarrak egindakoa. Denboraldia bezain ona.

 

Nahiz eta Iván Salguero Oteiza sasoian ez egon, erakutsi zuen Londresen izango den Munduko Txapelketarako prest egongo dela. 

 

Emaitzak:

 

Adur Mendívil Aldunate (S7), 6 domina: 6 urrezko domina (1 multidisability-n).

 

Iván Salguero Oteiza (S13), 5 domina: 3 urrezko eta 2 brotzezko domina (1 multidisability-n).

 

Gustavo Martínez de Souza (S10), 3 domina: 2 zilarrezko eta brontzezko 1. Honetaz gain, 4. eta 6. postu bana.

 

Josu Pérez Diago (S6), 3 domina: 3 brontzezko domina eta 4. postu pare bat.

 

Álex Mihi Falo (S8)  4., 7. eta 10. postu bana.

 

Erreleboko 4 x 100 metro libreak eta estiloak (34 puntura arte): 7. eta 8. postuak.


📸 Más imágenes