Joandako asteburuan absolutu kategoriako Nafarroako Pezoi Olinpiko Txapelketa lehiatua izan zen Orbaibarren non parte hartu zuten 60 tiratzailek (batzuek Nafarroatik kanpo etorritakoak).
Lehiaketak 125 plater izan zituen eta honetaz gain, sei tiratzaile nafar onenek final olinpikoa izan zuten.
Azken txanda hori lehiatu eta gero, Alfonso Esparza txapeldun izan zen Iñaki Olorizen (bigarren) eta Jose Carlos Delgadoren aurrean.
Txapeldunaren lana txalotzeaz gain, Iñaki Oloriz paratrap tiratzailearen emanaldia azpimarratu behar da zilarrezko domina lortu zuelako irabazleak baina soilik plater bat gutxiago apurtzen.