Adimen desgaitasuna duten kirolariei zuzendutako Munduko Atletismo Txapelketa lehiatzen ari da Australiako Brisbane hirian urriaren 12tik 19ra eta mila kirolari baino gehiago parte hartzen ari dira. Haien artean, Ruben Pascual atleta nafarra.
Rubenek egindako lan handiari esker 100 metroko probaren finalerdietarako sailkatu da. Bere seriean 11. izan zen 11 segundo eta 78 ehuneneko marka sinatuz.