DEPORTES ADAPTADOS Hace 6 años

Jaurtiketak, Herri Kirolak eta Bola-Jokoak Nafarroako Kirol Jokoetan

Jaurtiketak, Herri Kirolak eta Bola-Jokoak Nafarroako Kirol Jokoetan

Joandako azaroaren 20an lehiatua izan zen Nafarroako Kirol Jokoetako jardunaldia bi eszenatokian. Alde batetik, Larrabide Estadioan, eta bestetik, La Morea Bowling-en. Bertan, lau talde aritu ziren: Iruñeko Andres Muñoz eta El Molino klubak eta Iberoko Isterria.

 

Parte-hartze jendetsua Herri Kiroletan eta Jaurtiketetan

 

170 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten Larrabiden izandako herri kiroletako eta jaurtiketetako lehiaketetan. Haur eta junior kategorietan bananduak, guztiek lan konbinatua egin zuten hiru jaurtiketa mota egiteko (saskira, atera eta doitasunekoa), ondoren, herri kiroletako artaburu bilketan eta sakuen lasterketan aritzeko. 

 

Haur kategorian parte hartu zuten 13 taldek lehia handiko torneo protagonizatu zuten. Izan ere, lehenengo lau sailkatuen arteko diferentzia 4 puntukoa izan zen. Gainera, garaipena partekatu behar izan zen El Molino "D" eta Isterria "A" 56 puntu lortu zituztelako. Alonso, Iker Martin, Robert Savu eta Iker Encalada El Molinoko ordezkariak izan ziren eta Álvaro Casi, Alex Solchaga, Gorka Ibáñez eta Miguel Aristu Isterriakoak.

 

El Molino "G" Taldeak bigarren posizioan amaitu zuen puntu lortu eta gero. Gauzak horrela, Maure Mendieta, Lino Valero, Sara Amezian eta Alejo Zapata txapeldunordeak izan ziren. 52 puntu irabazi eta gero, Adriana Ascasso, Xabier Bazán, Imma Bermejo eta Irene Sopelana hirugarrenak izan ziren Isterria "C" ordezkatzen.

 

Juniorren lehian 19 talde bildu ziren eta berriro lehia handiko txapelketa izan zen bigarren posizioan berdinketa izan genuela eta. Kategoria honetan ere azpimagarria da El Molinoren indarra hiru talde sartzen podiumean. 

 

Modu honetan, Gabriel Larrayozek, Miuki Lópezek eta Vladut Stoicanek osatutako El Molino "J" Taldeak urrezko domina lortu zuen 87 puntu sinatu eta gero. Bigarren posizioetan amaitu zuten bi taldeak Mila Barricartek, Rania Raihanik, Alejandro Alzugarayk eta Alberto Fernándezek osatutako El Molino "I" eta Samuel Colomparrek, Kevin Jiménezek, Félix  Gonzalok eta Pablo Muñozek osatutako El Molino "L" izan ziren. Biek 82 puntu lortu zituzten.

 

Pixkat atzerago amaitu zuen Isterria "E" taldeak hirugarren posizioan 79 punturekin. Bere ordezkariak, honako hauek izan ziren: Rodrigo Silva, Domingos Da Silva, Iván Kaninga eta Jose Manuel Sanz.

 

Bola-Jokoak La Morean

 

Parte hartzaileak La Moreara mugitu ziren bola-jokoetan lehiakatzeko. Guztira, 73 kirolarik jokatu zuten haur eta junior kategorietan.

 

Helduenen lehian, Isterria “E”-k (Isaac Samanes, Javier Galdeano, Ruben Osta eta Judith Bonache) birla gehien bota zituen taldea izan zen 72,29 punturekin. Andrés Muñoz “C” taldea bigarren izan zen Iker Pérez, Iker Vicuña eta Eduardo Joao Díaz jokalariek egindako lanari esker (62.49 puntu), eta El Molino “B” hirugarren izan zen Mohamed Tourek, Natalia Montalvok, Ruben Nietok eta Sophia Vidartek lortutako 55.56 puntuengatik.

 

Haur kategorian klub iberotarrak arrakasta bikoitza protagonizatu zuen lehenengo eta bigarren posizioa lortuz.

 

Isterria “D” taldeak irabazi zuen Erika Del Barriok, Izaro Goicoecheak, Eneko Arizkurenek eta Aintzira Graciak bildutako 77.42 puntuei esker. Isterria "C"-ko taldekideak Iván Sanjurjok, Omar Alcaldek, Santiago Piñeirok eta Nerea Zunzarrenek soilik hiru puntu gutxiago lortu zituzten (74.16) bigarren posizioan amaituz.

 

Haien atzean, Jairo Jiménezek, Roció Gutiérrezek, Guillermo Lópezek eta Miren G. Jiménezek El Molino "A" taldea igo zuten podiumera hirugarren posizioan (74.03).

 

Sailkapen osoak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados