DEPORTES ADAPTADOS Hace 6 años

Nafarrek 7 domina lortu zituzten Benasquen

Nafarrek 7 domina lortu zituzten Benasquen

Adimen Desgaitasuna duten kirolarien Espainiako Ipar Eskiko Txapelketa lehiatua izan zen berriro Benasquen, non El Molino eta Anfas taldeetako lau neska eta lau mutil aritu ziren. 

 

Guztiek lan bikaina egin zuten. Hain zuzen ere, zazpi alditan igo ziren podiumera, horietariko bitan tokirik altuenera.

 

Absolutu mailan Alberto Fernández, Rubén Pascual eta Josu Pitillas ordezkariek 1250 metroko ibilbide zaila bete behar izan zuten. Guztiak El Molino taldeko kideak dira. Rubenek eta Iosuk iazko postuak berritu zituzten, Pascual bigarren posizioan eta Pitillas hirugarrenean iristen. Fernandezen estreinaldia izan zen kategoria honetan eta laugarren postu txalogarri bat lortu zuen. Irabazlea, Natación Marbella taldeko Jorge Otalecu izan zen.

 

Gero Kategoria Egokitutako lehiaketa izan zen eta parte hartzaileek bi buelta eman behar zituen. Bertan lau kide nafar aritu ziren.

 

Neska nafarrek menperatu zuten txapelketa. Saoia Iturri (Anfas) txapeldun izan zen, Estefanía Fernández, bigarren eta Mila Barricarte, hirugarren (azken bi hauek El Molinoko kideak dira).

 

Para culminar la actuación foral en esta prueba, Daniel Muñoz (CD El Molino) fue el más rápido en la carrera masculina, superando al aragonés Sergio García y al vasco Edur Aretxabaleta; por este mismo orden, segundo y tercero en meta.

 

Azkenik, Leticia Goldarazek (Anfas) brontzezko domina ere lortu zuen Kirol abilidade mistoetan non mila metroko ibilbidea egin behar izan zuen raketekin.

📸 Más imágenes