DEPORTES ADAPTADOS Hace 6 años

Guztiontzako Kirolak - Deporte Para Todos

Guztiontzako Kirolak - Deporte Para Todos

https://

 

Joandako abenduaren 17an (asteartea) "Guztiontzako Kirolak" izeneko jardunaldia ospatu zen Nafarroako Unibertsitateko instalazioetan. Ekitaldi hau, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez antolatutako Kirol Jarduera Inklusiboenetariko bat da.

 

Topaketa honek 400 lagun baino gehiago bildu zituen. Hain zuzen ere, Iruñerriko Luis Amigó, Hegoalde Ikastola, IES Julio Caro Baroja, CP Hermanas Uriz Pi, Teresianas eta El Molino ikaslek kirola aprobetxatu zuten tresna bateragarri gisa.  Adin ezberdinetako kide hauek saskibaloi aulkian, goalball, boleibol eserita eta atletismo modalitate desberdinak probatu zituzten desgaitasuna duten eta ez duten ikasleak elkarrekin jokatuz. 

 

Nafarroako Kirol Egokituen Federazioak jardunaldia dinamizatu zuen Ilunberriko Maila Ertaineko eta Goreneko Lanbide Heziketako eta Virgen del Camino Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen laguntzarekin. 

 

Helburua zen INKLUSIOA, ERRESPETUA, JOKU GARBIA eta ADISKIDETASUNA lantzea, beste baloreen artean. Modu berean, elkarlana sustatzen saiatu zen zentro ezberdinetan egiten ari dena partekatzeko.