Nafarroako Kirol Egokituen Federazioko presidente Blas Arronizek eta Atletismokoak, Rodrigo Dominguezek bi entitateen arteko akordio bat sinatu dute. Helburua da desgaitasuna duten pertsonen kirol praktika sustatzea normaltasunez.
Modu berean, bi entitateek adierazi dute beste federazioek ere neurriak hartu behar dituztela benetako inklusioa lortzeko.