DEPORTES ADAPTADOS Hace 6 años

Lau domina nafarrentzat Espainiako Kros Txapelketa Nazionalean

Lau domina nafarrentzat Espainiako Kros Txapelketa Nazionalean

Adimen Desgaitasuna duten pertsonen Espainiako Kros Txapelketa lehiatua izan zen joandako igandean, hilak 9, Salamancako Santa Marta de Tormes herrian. Bertan, El Molino eta Anfas klubetako 13 kirolari nafar aritu ziren, 11 mutil eta 2 neska. 

 

Foru taldeak lan bikaina sinatu zuen lau domina ekarriz, bina taldekako lehiaketan eta banakako lehian.

 

Taldeen arteko lehiaketan, Nafarroak bi taldeak kokatu zituen podiumean Anfas bigarren izanda eta El Molino, hirugarren.

 

Banakako lasterketetan Demba Diarra (El Molino) zilarrezko domina lortu zuen kategoria egokituan. Bere taldekideak Alberto Echarri, Ruben Pascual, Mikel Urdiain eta Iosu Pitillas izan ziren. Anfas-en partez, ondorengo kirolariek parte hartu zuten: Tomas Jose, Jose Luis Marcilla, Gorka Peña eta Miguel Perez. Azken hau, laugarren izan zen.

 

Modu berean, azpimarratzekoa da Antonio Perezek (Anfas) lortutako bederatzigarren posizioa gizonezkoen lehiaketan.

 

Neskeen lasterketa egokituan El Molino klubako Mila Barricartek brontzezko domina irabazi zuen, Anfas-eko Saioa Urbina atzetik gertu sartuz helmugan.

 

Gainera, Ivan Debora, Anfas-eko abiadura espezialista, Kirol Trebetasunetako kategorian aritu zen. 

 

Espedizio honetan Ruben Pascual egon zen eta korrikalari nafarra hautatua izan da otsailaren 23tik 28ra Polonian izango den Pista Estalitako Munduko Txapelketan parte hartzeko.

📸 Más imágenes