DEPORTES ADAPTADOS Hace 6 años

Iparraldeko Ligako IV. Jardunaldia Arrotxapean

Iparraldeko Ligako IV. Jardunaldia Arrotxapean

Joan den otsailaren 22an, larunbatean, Arrotxapeako Udal Kiroldegian, Iparraldeko Bocciako IV. jardunaldia egin zen. Jardunaldi horretan Aspace Navarra klubeko bi jokalari nafarrek hartu zuten parte: Jesús San Juan eta Santiago Pesquera, biak BC3 kategoriakoak.

Lehiaketako fase honetan "pool" ak edo ligaxkak jokatuko dira: bost partaideko lau "pool", eta emaitza hauek lortu ziren:

Jesus San Juanek, C ligaxkan murgilduta, lau partidatan hartu zuen parte, eta horietatik bi irabazi zituen. Emaitza horiek bere BC3 kategoriako zortzi onenen artean jartzen dute, baina puntuazioa ez da nahikoa finaletako hurrengo kanporaketara pasatzeko, bertan lehen 4 sailkatuek bakarrik jokatuko baitute. Horietako bat, Aritza Etxegoyen izango da, beste talde batean sartuta dagoen Aspace Navarra taldeko jokalarietako bat.

Santiago Pesquera, berriz, D ligaxkan sartuta zegoen, eta hiru partidatan hartu zuen parte, bere aurkarietako bat ez baitzen hitzordura agertu. Santiagok hiru partidak irabazi zituen, horietako bi oso zailak, zonaldeko txapeldunorde eta egungo Haur Mailako Espainiako Txapeldunaren aurka neurtu baitzituen.

Garaipen hauekin Pesquera kategoriako lehen lauren artean sartu da eta maiatzeko finalak jokatuko ditu; horietan, Cristina Gay nafarra (Aspace Navarra) ere ikusiko dugu BC1 kategorian borrokan.

📸 Más imágenes