Larunbatean, Aspace Gipuzkoaren instalazioetan, Iparraldeko Boccia Txapelketaren beste jardunaldi bat egin zen, BC3 Bikoteak kategorian, zeinetan Aspace Navarra klubako Santiago Pesquera eta Jesús San Juan kirolariek hartu zuten parte.
Talde-faseko (pool) bi partiduen ondoren , Nafarroako bikoteak finalera jo zuen, Haszten bizkaitar eskuadraren duetoari aurre eginez. Lau lehiakideak gogor borrokatu ziren, eta berdinketa hausteko partzialean nafarren alde agertu ziren. Hirugarren postuan Aspace Álava taldea jarri zen.
Garaipen horrekin, Santiagok eta Jesusek lehen postua lortu zuten BC3 binakako mailan, datorren ekainean Valladoliden izango den Espainiako Txapelketarako txartela horrela lortuz.