DEPORTES ADAPTADOS Hace 5 años

Atleta nafarrek emaitza onak lortu dituzte Espainiako Txapelketan

Atleta nafarrek emaitza onak lortu dituzte Espainiako Txapelketan

Azaroaren 14tik 15era bitartean, Cadizko San Fernando udalerrian, Atletismo Egokituko Espainiako Txapelketa egin zen. Bertan, Nafarroako Molino eta Anfas klubetako kirolari nafarrek lau aldiz bisitatu zuten podiuma.

Rubén Pascualek zilarra irabazi zuen 100 eta 200 metro lauetan; Antonio Pérezek brontzea lortu zuen 1.500 metroetan eta Mikel Urdiain, Rubén Pascual, Antonio Pérez eta Alberto Echarrik osatutako taldeak ere brontzezko saria jaso zuen 4 x 100 metroko errelebo-proban.