Kirol Kontseilu Gorenak eta Garun-perlesia duten Pertsonen Kirolen Espainiako Federazioak antolatutako Espainiako Igeriketa Txapelketa Absolutua lehiatua izango da Oviedon abenduaren 11tik 13ra. Bertan parte hartuko dute 3 igerilari nafarrek, horietariariko bi Ardoi Igeriketa Klubakoak direnak.
Adur Mendibill Aldunate eta Josu Perez Diago diziplina honetako goi-mailako kirolariak direnez, txapelketa honetan parte hartzeko behar diren baimen guztiekin bidaiatuko dute. Josuk bost proba eta Adurrek lau lehiatuko dituzte.
Modu berean, Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroan bizi den Ivan Salguero nafarrak lagunduko die biei. Asturiasko lurretara joango da, lau distantziaren gainean lehiatzera ere bai.
2020-2021 denboraldiko lehen marka ofizialen bila joango dira denak txapelketa honetara, aurtengo otsailetik ez baita lortu ahal.
Printzerriko hiriburuko espedizio nafarra Zizurtarra klubeko entrenatzaile Raúl Mª González Hernándezekin osatuko da, goi mailako teknikaria.