Abenduaren 11tik 13ra bitartean, Espainiako Igeriketa Egokituko Txapelketa Absolutua jokatu zen Oviedon, eta CN Ardoi ik-eko hiru igerilari nafarrek parte hartu zuten bertan. Hamahiru domina irabazi zituzten, horietako hamaika urrezkoak izanda eta gainmarka nazionala ere.
Larunbatean, Raul Gonzalezek entrenatutakoek 9 domina lortu zituzten.
Lehenik eta behin, Adur Mendívil Aldunatek (S7) bi garaipen lortu zituen, bizkar igeriketan 100 eta 200 metroko lasterketetan, eta 50 metro libreetan bigarren amaitu zuen.
Adurren atzetik, Iosu Pérez Diagoren txanda iritsi zen (S6), eta, bi urtez lehiaketatik urrun egon ondoren, erabat itzuli zen; 400 metro libreetan nagusitu zen, 100 libreetan laugarrena, eta 50 libreetan bosgarrena.
Azkenik, Iván Salguero Oteizak (SM13), Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroan bizi denak, larunbateko eguna biribildu zuen, 50, 100 eta 400 metro libreetan hiru urre berrirekin.
Gainera, Multidisability (kirol-baremo batzuei erreparatzen dien sailkapen absolutuaren antzekoa) sailkapenean, Nafarroako eskuadrak bi domina gehiago jarri zituen, biak zilarrezkoak: Adur Mendívil 100 metro bizkarrean eta Iván Salguero 400 metrotan.
Errekor-igandea
Larunbateko “domina-entsaladaren” ondoren, Nafarroako taldeak ilusioz egin zion aurre igandeko jardunaldiari, gure igerilarientzat aproposa izaten jarraitu baitzuen, lau metal berrirekin eta Espainiako errekorrarekin. Gainmarka nazionala Adur Mendívilen lan handiari esker iritsi zen, eta 38 segundoko eta 19 zentesimako krono bat markatu zuen 50 metroko bizkarreko garaipenean.
Gainera, Josu Pérez izan zen irabazlea 200 metro libreetan, eta bigarren sailkatua izan zen 50 bular-igeriketan. Ivanek, berriz, 200 metroko urrezko dominarekin osatu zuen palmaresa.
Oraingo honetan multidisability sailkapenean ez zer saririk lortu baina Nafarroako taldea pozik itzuli zen 12. postuarekin.
Nafarroako kirolariek sinatu zuten txapelketa bikainak helburu handietara hurbiltzen ditu: Iván Salguero Tokioko Joko Paraolinpikoetara eta Adur Mendívil Europako Txapelketara, 2021eko maiatzaren 16tik 22ra, Funchal hiri portugaldarrean izango dena.
Gainera, Kirol Kontseilu Goreneko (CSD) eta Paralisi Zerebrala duten Pertsonen Kirolen Espainiako Federazioko (FEDPC) teknikariek kontzentrazio baterako deia egin diote Adurri. Kontzentrazioa Tenerifeko udalerrian izango da, abenduaren 15etik 21era bitartean.