Pandemiaren ondorioz, ezin izango dira egin San Silvestreko lasterketa tradizional gehienak.
Hori dela eta, Nafarroako Kirolaren Institutuak, Atletismo, Patinaje, Txirrindularitza, Kirol Egokituak eta Nafarroako tokian-tokiko entitateekin elkarlanean, San Silvestre lasterketa birtuala antolatu du.
Nafarroako San Silvestre lasterketa birtual hau parte hartu nahi duten guztientzat dago zabalik. Ez du izena emateko kuotarik, ezta parte-hartzaileen mugarik ere. Ekimen honekin, inolako bazterkeriarik gabe Nafarroako biztanleen artean kirola sustatzen lagundu nahi dugu.
Lasterketa herrikoia da, eta distantzia eta forma desberdinak egiteko aukera ematen du: oinez, bizikletaz, patinez eta kirol egokitua.
Izena emateko unean, parte-hartzaileek APP bat deskargatuko dute beren gailu mugikorrean, eta dagoeneko parte har dezakete entrenamendu-formatuan. Abenduaren 31n amaituko da lasterketa.
Izen emateak hemen:https://sansilvestrenavarra.com/
Sare sozialak:
https://twitter.com/sansilvestrenav?s=11
https://www.facebook.com/SanSilvestreNavarra/