DEPORTES ADAPTADOS Hace 5 años

Igerilari nafarren lan ona Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketa Absolutuan

Igerilari nafarren lan ona Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketa Absolutuan

Joan den asteburuan, Igeriketa Egokituko Autonomia Erkidegoen Espainiako Txapelketa Absolutua egin zen Castellonen. Lau igerilarik osatu zuten Nafarroako konbinatua, eta hainbat garaipen eta errekor nazional irabazi zituzten.

Adur Mendívil Aldunatek (S7 kategoria) Espainiako errekor bikoitza lortu zuen 50 metro bizkarrean, lehenengo, larunbatean, 100 metrotan  eta igandean berriro ere 50 metroko errekor berria lortuz. Horrekin guztiarekin, Adurrek hiru proba irabazi zituen: 50 metro libre eta 50 eta 100 metro bizkar. Distantzia horretan, gainera, multidisability sailkapeneko hirugarren postuan amaitu zuen. Sailkapen hori hainbat baremo aztertuz lortzen da.

Adurrek gero eta hurbilago dago Funchaleko Europako Txapelketarako sailkatzeko markatik. Gainera, 200 metroko bizkarrean bigarren postua lortu zuen.

Iván Salguero (S13 kategoria) Disability sailkapenaren buru izan zen lau diziplinatan: 400 metro libreetan eta 50 metrotan bigarren postuan amaitu zuen, 100 metro libreetan, hirugarren postuan eta laugarren postuan iritsi zen 50 metro libreetan.

Josu Pérez Diago, berriz, bigarren izan zen 50 metroko bular-igeriketan (SB5 kategoria), eta brontzea eraman zuen 50 metro libreetan (SB6 kategoria).

Alejandro Mihi Falok (S8 kategoria) osatu zuen Nafarroako lana, zazpigarren postua lortuz 100 eta 50 metro libreko probetan.

Erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu emaitzak.

📄 Documentos relacionados