Apirilaren 21etik 23ra, Alacanteko Torreviejan, Espainiako Igeriketa Txapelketa egin zen adimen-urritasuna duten pertsonentzat (AUEF).
Batzorde antolatzaileak Covid-i buruzko neurri oso zorrotzak ziurtatzen zituen arren, Nafarroako taldeak baja asko izan zituen eta, azkenean, ANFAS Navarra taldeko , Raúl Alonso, Nerea Remón eta Andrea de Jesús Zuleteko hiru igerilarik baino ez zuten parte hartu.
Finaletarako sailkatuak
Txapelketaren maila oso altua izan zen, hiru igerilariek lehiaketa on bat osatu zuten, eta hirurak finaletarako sailkatu ziren. Horietako inork ere ez zuen lortu podiumera igotzea, baina denek egin zuten marka ona.
Emaitzak
Raúl Alonso:
• 6. 400 metro libre-eran
• 7.50 metro tximeleta-eran
• 8. 100 metro libre-eran
• Zorte txarra izan zuen 200 estilo-eran; 3. helmugara iritsi ondoren, igeri irregulartzat jo zuten bular-igeriketa.
Nerea Remón:
• 4. 200 metro bular-igeriketan
• 5. 50 metro tximeleta-eran
• 6. 200 metro libre-eran
• 9. 100 metro libre-eran
Andrea de Jesús Zulet:
• 5. 50 metro tximeleta-eran
• 7. 50 metro bizkar-igeriketan eta 100 metro libre-eran
• 8. 50 metro libre-eran