Espainiako Igeriketa Egokituaren Txapelketa Lloret de Mar-en ekainaren 4tik 6ra izango da. Bertan, Ardoi Igeriketa Klubako 4 kide arituko dira eta anbizio handiko helburu bat dute: podiumera ahalik eta gehien joatea, bai ohiko programako banakako probetan, bai Multidisability sailkapenean.
Gainera, Ivan Salguerok Joko Paraolinpikoetako minimoaren bila jarraituko du S13 motako 400 metro libreen proban.
Josu Perez, Ivan Salguero, Adur Mendívil eta Alex Mihi, Raul Mª Gonzalez teknikariarekin batera, Kataluniako lurretara joango dira, sasoi onean eta 20/21eko denboraldia ixteko gogoz. Denboraldia zaila eta zorrotza izan da eta horregatik, gogoz arituko dira.
Lloret de Mar-eko instalazio olinpikoan 180 kirolari baino gehiago egongo dira, Estatuko alde guztietatik etorritako 40 klubetakoak. Zizurtarrak sailkapeneko lehen 15 tokien artean kokatzen saiatuko dira.
Banakako egitarua:
• Josu Perez Diago: 50, 100, 400 metroko libretan eta 50 metroko braza.
• Ivan Salguero Oteiza: 50, 100, 400 metroko libretan eta 50 metroko braza.
• Adur Mendívil Aldunate: 50, 100 metroko libretan eta 10, 100 metroko sorbalda.
• Alex Mihi Falo: 50, 100 eta 200 metroko libretan.