Ekainaren 7tik 10era bitartean, atletismo egokituko Nafarroako selekzioa Cadizko San Fernando herrira joan zen Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketan parte hartzeko. Igeriketako eta atletismoko selekzioek parte hartu ohi dute txapelketa honetan, baina aurten, Covid dela eta, bereizita egin dira.
Nafarroako taldea zortzi kirolarik osatu zuten, sei mutilek eta bi neskek, eta horien artean ez zegoen Rubén Pascual, oraingoan Polonian nazioarteko txapelketa batean parte hartzen ari baitzen.
Lan bikaina, zapore gazi-gozoa
Lehiaketako lehen jardunaldian emaitzak onak izan ziren, eta kirolari guztien lana nabarmentzekoa da, batez ere Antonio Pérezen 1.500 metroko eta Demba Diarraren 400 metro libreetako garaipenak; eta azken horren bigarren postua disko-jaurtiketan. Sailkapen horiek puntu asko eman zizkioten Foru Komunitateari, eta ondorioz, behin-behineko sailkapen orokorreko hirugarren postuan jarri zen.
Hurrengo egunean, berriz ere, Dembak eta Antoniok bezperaren tonu onari eutsi zioten, lehena Jabalinan irabaziz, eta Perezen 800 metro libreetan bigarrena bukatuz . Saioa Urbina eta Milagros Barricarteren lana ere nabarmentzeko modukoa da, laugarren eta bosgarren postua lortuz, hurrenez hurren.
Bi jardunaldietako puntuak zenbatuta, Nafarroako Foru Komunitatea laugarren geratu zen azken postuan, Valentziako Erkidegoko puntu bakar batean. Emaitza bikaina Nafarroako Selekzioarentzat.
Nafarroako taldea honako lehiakideek osatu zuten:
• Saioa Urbina
• Milagros Barricarte.
• Demba Diarra
• Antonio Pérez
• Alberto Echarri
• Gorka Peña
• Ramón Ramos
• Javier Eguilondo