Irailaren 23tik 25era, Italiako Lonato de Garda herrian, Munduko Paratrap Txapelketa izan zen. Txapelketa horretan, Ignacio Javier Olóriz Sanz tiratzaile nafarrak PT2 kategoriako garaipena lortu zuen. Kategoria horretan, hanketan ezgaitasuna duten tiratzaileek parte hartzen dute zutik tiro eginez .
Modalitate horretan, 34 herrialdetako 120 kirolarik parte hartu zuten, eta 125 platereko lehen faseari eta sei onenen kasuan beste 50eko azken faseari aurre egin behar izan zioten.
Ecayko tiratzaileak (Longidako harana) hirugarren postuan amaitu zuen lehen lan hori, 109 platerekin, George Glover-en eta Antonino Ventre lokalaren atzetik.
Geroago, seiko finalean, Olorizek hobetu egin zuen bere erregistroa, eta 39 plater hautsi zituen lehen postuan, Vesa Harvinen finlandiarra eta Antonino Ventre italiarra atzean utziz.
Urrezko domina honekin, Iñaki Olorizek, gainera, Munduko Txapleketarako plaza zuzena lortu du. Munduko Kopa datorren ekainean izango da, Chateaurrouxen, eta Munduko Txapelketarako, Al Ainen (Dubai), 2022ko azaroan.