DEPORTES ADAPTADOS Hace 4 años

Ezgaitasuna duten pertsonendeko defentsa personala

Ezgaitasuna duten pertsonendeko defentsa personala

Nafarroako Kirolaren Institutuak, ANFAS elkartearen laguntzaren bidez, ezgaitasuna duten pertsonei zuzendutako defensa pertsonaleko 4 saio eskainiko ditu Nafarroako hainbat herritan.

Saio hauen helburua da arrisku-egoerak detektatzen eta ebaluatzen ikastea, pertsonarengan konfiantza eta segurtasun handiagoa izateko ariketak ikastea eta erlaxatzeko eta estresa kontrolatzeko konfiantza-metodoak lantzea.

Joandako larunbatean, urriaren 16an, 10:30etik 13:30era, lehen saioa izan zen Iruñean, Larrabide Estadioko borroka-arteen aretoan.

Tuterako, Tafallako eta Doneztebeko beste 3 tailerren egunak eta lekuak erantsitako kartelean ikus ditzakezu, baita izena emateko tokiak ere.

Tailer hauek kirol jarduera irisgarrien programaren barruan sartzen dira eta 14 urtetik gorako neska-mutilentzat dira. Nahi izanez gero, lagun batekin joan ahal izango dira.

Egutegia:

  • Urriaren 16an Iruñeko Larrabide Estadioan.
  • Urriaren 23an Tuterako Shogun Gimnasioan.
  • Azaroaren 13an Tafallako Miguel Indurain Belodromoan.
  • Azaroaren 27an: Doneztebeko Udal Kiroldegian.

Saio guztien ordutegia 10:30etik 13:30era izango da.

Izen emateak:

  • Telefonoz: 948 27 50 00 (Santi)