Joan den asteburuan, Cadalso de los Vidíosen, Espainiako Txirrindularitza Egokituko Txapelketak izan ziren. Lehiaketa horietan, Miguel Indurain Fundazioaren bekaduna den Eduardo Santas txirrindulariak Espainiako Erlojupeko Txapeldun titulua berretsi zuen.
22,1 kilometroko ibilbide zirkularra izan zen. Igoera gogorrak eta 500 metroko desnibel metatua izan zituen eta Santasek 34 minutu eta 59 segundoan egin zuen, bigarrena baino ia zazpi minutu azkarrago (6,55). David Alcaraz andaluziarra txapeldunordea izan zen eta Tomellosoko Carlos Perona, hirugarrena (43 minutu eta 53 segundo).
Eduardo, espezialitateko Europako txapeldunaren maillotaz jantzita, pozik zegoen: “Zirkuitua gogorra zen, igoera erdi luze eta gogorrekin, eta erritmo ona aurkitu nuen. Sentsazio onak izan nituen, nahiz eta Tokioko Jokoen ondoren izan".
Garaipen honekin, Nafarroako Txirrindularitza Federazioko kirolari aragoiarrak bere 36. garaipena lortu zuen Espainiako Txapelketetan.
Honekin batera doan dokumentuan ikus ditzakezu txapelketa honen emaitzak.
Argazkia: Lanza