DEPORTES ADAPTADOS Hace 4 años

Bi nafar Bocciako Ipar Ligaren buru

Bi nafar Bocciako Ipar Ligaren buru

Joan den larunbatean, azaroaren 13an, Arrotxapeko Udal Kiroldegian, Bocciako Nafarroako Kirol Jokoen Lehen Jardunaldia jokatu zen, Ipar Ligako bigarren emanaldiarekin batera. Bertan, kirolari nafarrek Gasteiztik, Donostiatik edo Bilbotik etorritako lehiakideekin neurtu ziren.

Lau izan ziren gure ordezkariak, guztiak ere ASPACE Navarra klubekoak: Pedro Oteo eta Alfonso Salvatierra, BC2 kategorian lehiatu zirenak; eta Rafael Ordoqui eta Jairo Álvarez, BC3n gauza bera egin zutenak.

BC2 kategorian, Alfonso Salvatierra izan zen onena, bi garaipen lortuz. 

BC3 kategorian, Rafael Ordoquik irabazi zituen borroka guztiak.

Emaitza horiekin, Alfonso Salvatierra eta Rafael Ordoqui dira Behin-behineko Sailkapen Orokorraren buru, kategoria eta talde bakoitzean. Zorte pixka bat gutxiago dute Pedro Oteok eta Jairo Álvarezek; oraindik ez dute garaipen-kutxatila estreinatu, eta taularen behealdean daude.

Lau jokalari horiez gain, Eunate Beorlegui eta María Úcar arbitrajea egon ziren.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados