Otsailaren 23tik 24ra bitartean, Club Pádel Home Salamancako pistetan Espainiako Padel Txapelketa egin zen adimen-urritasuna duten pertsonentzat. Bertan, Estatu osoko 17 klubetako 92 kirolarik parte hartu zuten.
Nafarroatik El Molino klubako hiru bikote parte hartu zuten: emakumezkoen bikote bat eta bi gizonezkoen bikote. Azken horiek Egokitua modalitatean parte hartu zuten (araudian ia aldaketarik egin gabe), eta neskek gauza bera egin zuten Kirol Trebetasunen kategorian, non joko-arauetan funtsezko aldaketak egiten baitziren.
Esther Satrústeguik eta Bahija Larhlidek A taldean jokatu zuten, beste lau bikoterekin batera, eta zortzigarren postua lortu zuten.
Lehiaketa Egokituari dagokionez, Lino Valero eta Félix Gonzalo E taldean aritu ziren. Hamabosgarren postua lortu zuten.
César Erice eta Iker Encalada, E taldean, sailkapen nagusiko hemezortzigarren postuan amaitu ziren.
Erantsitako dokumentuetan, sailkapenak osorik kontsulta ditzakezu.