Joan den larunbatean, martxoaren 26an, Erandioko Altzaga kiroldegian egin ziren Bocciako Ipar Ligako finalak, eta ASPACE Navarra klubeko lau kirolari izan ziren han.
Hiru aldiz igo ziren podiumera, zilarrezko bi domina eta brotzezko domina bat lortu baitzituzten. Gainera, laugarren postu bat izan zen.
BC1 kategorian, Cristina Gayk brontzezko domina lortu zuen.
BC2 kategorian, Alfonso Salvatierrak bigarren postuan amaitu zuen.
BC3 kategorian “derbi nafarra” izan genuen Rafael Ordoquiren eta Elena Yantziren artean, zeinetan finalerako sailkatu zen Rafael. Azkeneko partidan, Rafaelek ezin izan zuen garipenarekin jarraitu eta Aspace Alavaren ordezkari Joseba Vadilloren aurrean erori zen.
Elena Yantzik laugarren postua lortu zuen.