DEPORTES ADAPTADOS Hace 3 años

Eduardo Santasek maillot ortzadarra lortu du

Eduardo Santasek maillot ortzadarra lortu du

 

  • Miguel Indurain Fundazioaren bekaduna den txirrindulariak erlojuaren kontrako modalitatean lortu du garaipena, eta, hala, munduko txapelketa batean urrezko lehen domina lortu du.

 

Abuztuaren 11tik 14ra, Kanadako Baie Comeau hirian, Errepideko Ziklismo Egokituaren Munduko Txapelketa izan zen. Eduardo Santas Asensiok, Espainiako Selekzioan parte hartuta, txapelketa bikaina egin zuen, eta bi aldiz joan zen podiumera, horietako bat irabazlea izan ondoren.

Garaipen hori banakako erlojuaren kontrako proban (C3) lortu zuen. Santasek, faboritoen artean egon ez arren, ortadar maillota irabazi zuen lasterketa oso lehiakorrean, eta zortzi ehunenek bakarrik izan ziren bigarren sailkatutik, Finlay Graham britainiarretik. Florian Bouziani, Avignongo frantsesak, iaz Portugalgo Cascais hirian izandako Munduko Txapeldunak, hirugarren posizioan amaitu zuen.

Proba hau amaitzean, poz-pozik zegoen garaipen honengatik: "Benetan pozik nago, ez nuen espero garaipenarik. Banekien onenen artean egon nintekeela, baina ez nuen espero lehena izatea”.

Brontzezko domina ibilbide proban

Eduardo Santasek biribildu egin zuen bere emanaldia munduko txapelketan, brontzearekin, lineako proban. Azken itzulira arte eutsi zion buru-taldeari, eta han ezin izan zituen jasan Graham britainiarraren eta Steffen Warias alemanaren erasoak, lehena eta bigarrena, hurrenez hurren.

Ondoren, Santas helmuga zeharkatu zuen Antiokiako Alejandro Perea kolonbiarrari sekulako esprintean irabaziz.

Miguel Indurain Fundazioko txirrindulariaren emaitzak oso onak dira, Quebeceko Munduko Kopan izandako erorketaren ondoren eta joan den maiatzeko Austriako Europako Txapelketan podiumaren atarian geratzearen ondoren lortu baititu.

📸 Más imágenes