Atzo, irailaren 19an, Los Arcosko zirkuituan, Meta3 sortu zen. Ariel Pellegrino da proiektuaren burua, motor-zale handia, pilotu ohia eta diabetikoa.
Zenbait muga gainditu behar izan dituen jendeari kirol-ezagutza eta -praktika hurbiltzeko sortu da Meta3. Hainbat elkartetako kideek (ANADI, FNDA, ASPACE, DOWN NAFARROA eta ITSUEN KIROL TALDEA) eta babesleek egun originala eta emozioz betea izan zuten. Alderdi teoriko eta teknikotik (zirkuituko instalazioak bisitatzea barne) praktikoenera arte, non parte-hartzaileek, Erik Zabalak (pilotu nafar profesionala) eta Ariel Pellegrino gidari zituztela, kopilotuaren jarlekutik pistan egotearen sentsazioa sentitu ahal izan baitzuten. Horri guztiari esker, automobilismoko kirol hori bertakoengana hurbildu zen.
Ariel-en hitzetan, "Hau da lehen ekitaldia, beste askorena, kolektibo desberdinei ikusgarritasuna eta laguntza eman nahi diet kirol diziplina ezberdinetan. Aparteko ekitaldiak pertsona bakarrentzat; hori da Meta3 hobekien definitzen duena".
Kontaktua: acescuela@hotmail.com