Irailaren 17an eta 18an, Eduardo Santas txirrindulariak Espainiako Pistako Txirrindularitza Egokituko Txapelketan parte hartu zuen. Valentziako Lluís Puig belodromoak hartu zuen ekitaldi hori, eta lau titulu nazional zeuden jokoan: banakako jazarpena, kilometroa, Scracht eta Omnium.
Santas Nafarroako Kirol Egokituen Federazioko kirolariak errendimendu ezin hobea izan zuen eta lau probak marka izugarriekin irabazi zituen.
Zorionak!
Emaitza osoak:
https://rfec.com/index.php/es/smartweb/seccion/clasificacionpruebafichero/rfec/0/109594/20401-CAMPEONATO-ESPANA-PISTA-CICLISMO-ADAPTADO-2022