Datorren azaroaren 12an, 12:00etan kirol inklusiboko topaketa bat izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Miguel Induráin Fundazioko kirolariak ONCE eta Aspace elkarteetako kirolarien aurka lehiatuko dira hiru diziplinatan: boccia, goalball eta slaloma.
Ekitaldi honek kirol egokitua bultzatu eta ikusaraztea du helburu eta bere aurkezpenean ondorengo autoritateek parte hartu zuten: Miguel Indurain Fundazioko kudeatzailea den Ernesto Modrego; Pablo Segura, Nafarroako Itsuen Kirol Taldeko presidentea; ONCEko Lurraldeko presidentea den Pilar Herrero; Aspaceko zuzendaria, Rafael Olleta; Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari-kudeatzailea den Miguel Pozueta eta elite mailako kirolariak diren Amaia Espinal (palista) eta Ioseba Fernandez (patinatzailea).
Informazio osoa
Argazkia: FMIF.