DEPORTES ADAPTADOS Hace 3 años

Senior Herri Kiroleko Nafarroako Jokoak (azaroaren 16a)

Senior Herri Kiroleko Nafarroako Jokoak (azaroaren 16a)

Bihar, asteazkena, azaroak 16, Nafarroako Kirol Egokituen Federazioak Senior Herri Kiroleko Nafarroako Jokoen jardunaldia egingo du Ermitagañako José Mª Iribarren kiroldegian.

Jarduera 11:00etatik 13:00etara egingo da, eta proba hauetan parte hartuko da: pinotxak, zakuak eta txingak. Klub hauetako kirolariek hartuko dute parte:

  • Aspace
  • Las Hayas
  • Oncineda
  • San José
  • Valle del Roncal
  • Residencia Javier
Hurrengo hitzordua azaroaren 23an izango da, 10:30ean, Nafarroako Jaurtiketa Jokoak, Herri Kirola eta Haur eta Junior Bolatokia direla eta. Egoitzak: José Mª Iribarren kiroldegia eta La Morea bolatokia.