Joan den asteazkenean, azaroaren 16an, Nafarroako Kirol Egokituen Federazioak Senior Herri Kiroleko Nafarroako Jokoetako jardunaldia egin zuen José Mª Iribarren kiroldegian.
Honekin batera doan dokumentuan dituzue jardunaldi honen azken emaitzak. Hiru proben sailkapenak agertzen dira: pinotxak, zakuak eta txingak, baita soka-tira talde irabazlea ere.