Martxoaren 5ean, igandea, Mendillorri kiroldegian Judo Egokituko Txapelketa izango da, Nafarroako Judo eta K.E. Federazioko Judo Egokitu eta Inklusiboaren Atalak antolatuta, adimen-ezgaitasuna duten eta gutxienez 13 urte dituzten judokentzat.
Txapelketa honen aurretik, entrenamendu bat egingo da, txapelketa aurreko topaketa, Atarrabiako Martiket kiroldegian, otsailaren 25ean (larunbata), 11:30etik 13:30era.
Erantsitako dokumentuan bi jarduerei buruzko informazio garrantzitsu guztia kontsulta daiteke (izen-ematea, baimen-agiria, etab.).