Nafarroako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioak, lehenbizikoz, Nafarroako Judo Egokituko I. Txapelketa antolatuko du martxoaren 5ean, igandea, Iruñeko Mendillorriko Trinquete kiroldegian, 12:00etatik aurrera.
Judokak “agertoki” berri batekin harremanetan jartzeko, larunbatean, otsailaren 25ean, txapelketa aurreko entrenamendua egin zen Atarrabiako Martiket kirol-gunean.
Entrenamenduan, kirolarien gaitasun teknikoak ikusi ahal izan ziren, teknikarien eta arbitroen kidegoaren adostasunaren bidez judokei modu egokian taldekatzeko eta txapelketan parte hartzea errazteko.
Randoriak egin ziren, eta borroka-simulazioak egin zituzten, eszenaratze batekin. Horri esker, datorren igandean, martxoaren 5ean, izango dena biziko dute. Ikasleek aktiboki parte hartu zuten, ahaleginarekin, motibazioarekin eta ilusio handiarekin.
Textua eta argazkia: FNJYDA