Otsailaren 24tik 26ra, Oviedon, Eskola Adineko CSD selekzio autonomikoen Espainiako Txapelketa egin zen, 17 selekzio autonomikotako 339 parte-hartzaile bildu zituena.
Antonio Abadiano eta Iñaki Larrañeta igerilariak izan ziren Nafarroako Kirol Egokituen Federazioaren ordezkari. Bidaia eta esperientzia partekatu zituzten Nafarroako Igeriketa Federazioko beste hamalau kirolarirekin.
Txapelketa honetan, eskola-adinean dauden kirolariak (ezgaitasuna dutenak eta ez dutenak) nahasirik aritzen dira.
Gure kirolariek 8. postua lortu zuten igeriketa egokituko sailkapen orokorrean.
Honekin batera doan PDFan ikus daitezke egindako proben emaitzak.