Ekainaren 17tik 24ra lehiatu zen Ávilako Pedro Bernardo herrian Espainiako Parapente Txapelketa. Arenautika Federazio Internazionaleko Irekia zenez, Espainiako lehiakidekin batera kirolari kanpotar askok parte hartu zuten ere bai. Guztira 150 kirolarik lehiakatu zuten txapelketa. Eguraldiagatik nahiz eta 8 txanda programatuak izan, 4 lehiakatu ziren.
Podiuma, nafarrez gainezka
8 pilotoek ordezkatu zuten Nafarroako Aire Kirol Federazioa modu izugarrian sailkapen orokorrean ezik, non bi kataluniarrek eta malagarra batek bete zuten podiuma, beste kategoria guztietako posiumak izan zuten nafar bat igota. Gauzak horrela, gure ordezkariek lortu zituzten 2 urrezko domin, beste bi zilarrezkoak eta brontzezko bat.
Sport kategorian iritsi zen lehendabiziko titulua Juam Maizaren lortutako 2424 puntuengatik. Gutxi izango balitz, Nafarroako Federazioko kidea Rodolgo Pérez Leunda (2014ko Iparraldeko Ligako txapelduna) bigarren posizioan bukatu zuen. Luis Pol Bernal kataluniarra hirugarrena izan zen.
Bigarren txapela lortu zen Klub Kategorian non Garikoitz Arabolazak lehia handiko borrokaldia izan zuen Jesus Muelas madrildarren aurka. Azkenik, piloto nafarrak irabazi zuen 16 puntu gehiagorekin. Urrutixeago bukatu zuen Gabriel Cañada asturiarrak hirugarren posizioan.
Nafarroako Federazioaren erakustaldia konfirmatzen, Fernando Sarraldek eta Daniel Gonzalezek sinatu zuten bigarren bikotea Serial Kategorian, Fernando bigarren eta Daniel hirugarren posizioan amaitu ondoren.
Baina autonomien arteko lehiaketan ere Nafarroa hoberenen artean egon zen laugarren posizioan bukatu baitzuen. Txalogarria da besteekin konparatuta lehiakide gutxiago zituelako.
Esandakoekin batera Foru Selekzioan parte hartu zuten Xabier Gonzalezek, Victor Echegoyenek eta Marcelo Gazzolok ere bai.
Argazki gehiago ikusi, hemen (Xevi Bonetek eta Rakel Albenizek egindakoak).
Sailkapen osoak kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan.