Beste sei piloto nafarrek parte hartu zuten txapelketan, eta bi sartu ziren Top-10ean.
Uztailaren 1etik 8ra Arangoitin (Leireko Mendi Lerroa) lehiakatu zen Espainiako Delta Hegaleko Txapelketa Ortzadar Hegaldi Libreko Klubaren eta Nafarroako Aire Kirol Federazioaren elkarlanari esker. Pilotoek maila handiko papera egin zuten. Batez ere, Tuterako Chomin Gallego eta Tximo Iriarte iruindarra, Klase 1eko kategoriako lehenengo bost sailkatuen artean sartu zirelako.
Haizeak eta urak, oztopatu zuten lehiaketan
Txapelketak 4 jardunaldira murriztuta behar izan zuen eguraldi txarragatik eta Blay Olmos eta José Antonio Abollado madrildarren (iazko 1.a eta 3.a) elkarren lehia erabki zen bigarren honen alde. José Antoniok 3540 puntu lortu zituen, Blay Olmosek baino 415 gehiago iazko titulua galtzen.
Titularen lehia bezain polita izan zen borrokaldia 3. postua lortzeko. 2 nafarrek eta Dani Martin extremadurarrak borrokatu zuten lehiaketaren azken momentura arte eta azkenean Chomin Gallego igo zen podiumera errugulartasunez lortutako 2728 puntuei esker. Lau txandak lehiakatu ondoren Dani Martin 4. izan zen Daniel Martin 2717 puntuekin eta Tximo Iriarte 5. posizioan 2693 puntuekin.
Beste 5 nafarrek ere distiratu egin zuten. Luis Bienzobas sartu zen “Top 10”ean bere 7. postuarekin, Iosu Errea 18. izan zen, David Errea 26.a, Jesús Mari Navarro 31.a eta Javi Quintana 37. sailkatua.