Irailak 2 eta 3 Burgoseko Oña herrian ospatu zen Iparraldeko Parapente Ligako bostgarren proba. Baliogarria izan zen Nafarroako Txapelketarako eta 44 kirolarik 11. eta 12. txandak lehiakatu zituzten.
Bi bolada hauek amaitu ondoren, Gipuzkoako Iñaki Lazcanok irabazi zuen Mario Arqué eta Vicente Gallart katalunien aurrean.
Nafarren emaitzen aldetik, hoberena izan zen Íñigo Redín, bigarrena Xabier González eta Marcelo Gazzolo hirugarren posizioan bukatu zen.
Gauzak horrela, Nafarroako Parapente Txapelketako sailkapenean ere Íñigo Redín lehenengo postuan dago, Ramón Telletxea bigarrena eta Asier Izco hirugarrena izanda.
Iparraldeko Ligako hurrengo hitzordua izango da irailaren 16a eta 17a eta tokia zehaztu gabe dago egualdiko partea jakin arte. Ondoren, jardunaldi finala besterik ez da geratuko eta ospatuko da Belagoan irailaren 30ean (larunbata).