Pasa den asteburuan lehiatu zen Iparraldeko Parapente Ligako zazpigarren eta azken jardunaldia, Nafarroako Txapelketarako baliogarria izan zena. Larunbateko txanda alde batera utzi behar izan zen kondizio meteorologikoengatik eta bakarrik igandekoa lehiakatua ahal izan zen ziurgabetasunez.
Gauzak horrela, Errioxako Ribafrecha herrian bildutako 33 partaideek 65 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten Fiteroraino. Soilik 9k amaitu zuten proba.
Hoberena izan zen José Javier Álvarez bizkaitarra, Rodolfo Pérezen eta Félix Azagraren gipuzkoarren aurrean. Nafarroako Txapelketan lehenengo sailkatua izan zen Xabier González, bigarren Íñigo Redín eta hirugarren, José Antonio García.
Emaitza hauek izendatzen dute Íñigo Redín Nafarroako Parapente Txapelduna, Xabier González podiumeko bigarren tokira eta Asier Izco hirugarrenera igotzen.
Nafarroako Parapenteak lortu zituen emaitza onak ere Iparraldeko Ligan non Leyreko Hegalak taldekako sailkapeneko hirugarren posizioa lortu zuen.
Banakako lehiaketan Leridako Mario Arquék lortu zuen txapelketa, Gernikako Lumo José Javier Álvarezen eta Gipuzkoako Garikoitz Arabolazaren aurrean.
Parapenteko 28. Kontzentrazioak denboraldi arrakastatsu honen amaiera sinatuko du hurrengo irailaren 30ean (larunbata) Belagoan
Carlos Villochek eta Aitor Oihangurenek egindako argazkiak.