Urriaren 30ean Nafarroako Aire Kirol Federazioak denboraldia itzi zuen Belagoako XXVIII. Kontzentrazioa ospatuz. 150 lagun inguru elkartu ziren Belagoako txokoan amaiketakoa hartzen eguna hasteko eta jardunaldia amaitu zen Izaban, denboraldi honetako Iparraldeko Ligako eta Nafarroako Txapelketako trofeo banaketa ospatuz afaldu ondoren.
Nahiz eta egun euritsua izan, Belagoara igo ahal ziren azken egun honetan, gehien gustatzen zaien egiteko: hegan egitea.
Eguneko detaileak ikusi daitezke lotura honen bitartez:
http://alasdeleyre.com/?p=2625