DEPORTES AÉREOS Hace 7 años

Parapentearen Iparralde Ligako 1. jardunaldia

Parapentearen Iparralde Ligako 1. jardunaldia

Lehenengo proba bertan behera geratu ondoren eguraldiarengatik, joan zen asteburuan Arangoitin 60 pilotuk 2018ko Iparralde Liga estreinatu zuten.

 

Egutegiko lehenengo hitzordu honek bi txanda izan zituen. Lehenengoa larunbatean izan zen eta 86 kilometro izan zituen: eta bigarrena, igandekoa, 37 kilomterokoa izan zen.

 

 

Lehendabiziko txandak iragarpen atmosferiko ona izan zuen eta José Manual Sorlí valentziarrak irabazi zuen golatik 23 kilometrora amaitu eta gero. Bere atzean geratu ziren Óscar Fernández eta Juan Maiza gipuzkoarrak eta Fernando Sarralde burgostarra, guztiak irabazlea baino 8 kilometro urrutiago. Talde honetan ere Íñigo Redin zegoen lehenengo sailkatu nafarra izanda. 

 

 

Igandeak ez zuen iragarpen bezain onik izan. Izan ere pilotuen erdiek ez zuten parte hartu. Berriro kirolariek ezin izan zuten golarik lortu eta Rodolfo Pérez valentziarra hoberena izan zen. 10 kilometrora bukatu zuen bere lana Xabier González nafarrak eta hirugarrena ere ordezkari nafarra izan zen. Hain zuzen ere Íñiigo Redín. Berak soilik bete ahal izan zituen ibilbideko 16 kilometro. 

 

 

Gauzak horrela behin-behineko sailkapen orokorrak igandeko podiumarena da: Rodolfo Pérez, 1808 punturekin; Xabier González 1437 punturekin eta Íñigo Redín, 1345 punturekin.

 

 

Jarunaldia asteburu honeterako programatua izan arren, aurreikusten diren zailtasun meteorologikoek arriskuan jarri dute.

 

 

Informazio gehiago kontsulta dezakezu ondorengo estekaren bitartez:

http://alasdeleyre.com/

 

Argazkia: Íñigo Gabiria