DEPORTES AÉREOS Hace 7 años

Nafarroako Parapente Txapelketako 4. jardunaldiak bi toki izan zituen

Nafarroako Parapente Txapelketako 4. jardunaldiak bi toki izan zituen

Nafarroako Parapente Txapelketako 4. jardunaldia lehiatu zen bi tokitan eguraldiarengatik. Horrela bi txandak lehiakatu ahal ziren.

 

Lehendabizikoan, maiatzaren 5ekoa, Errioxako Ribafrecha herrian izan zen. Hala ere, kondizio meteorologikoak txarrak izan zirenez, 35 kilometroko proba izan behar zen eta gola Tudelillan kokatu zen. Nahiz eta ibilbide motza izan, 49 pilotutik 3k bete zuten. Íñigo Redín nafarak irabazi zuen Ion Iriarte gipuzkoarraren eta Víctor Etxegoien nafarraren aurrean.

 

Hurrengo egunean 58 pilotuak atera ziren Leireko Mendilerroko Arangoititik Sos del Rey Católicoko zonalderantz. Hain zuzen ere Castiliscarreraino. Kontrako haizeak eragin handia izan zuen eta berriro soilik hiru parte-hartzailek bete ahal izan zuten 44 kilometroko ibilbidea. Txanda honetan, Yeray González kanariarrak irabazi zuen Andosillako Raúl Marquésen eta Íñigo Redínen aurrean geratuz.

 

Emaitza hauek igotzen dute Redin sailkapeneko burura, bigarrena Rodolfo Pérez gipuzkoarra da, eta hirugarrena, Xabier González nafarra.

 

Argazkia: Rakel Albéniz

📸 Más imágenes