DEPORTES AÉREOS Hace 7 años

Igande honetan X-PYR martxan!

Igande honetan X-PYR martxan!

Aurtengo X-PYR proba hastear da. Lehiakideek Pirinioak zeharkatuko dituzte ekialdetik mendebaldera. Guztira 567 kilometro egin beharko dute Hondrribitik Port de la Selvaraino.

 

Igandean goizeko hamerretan Hondarribiko hondartzatik aterako dira eta ez dago ibilbide zehazturik helmugaraino. Talde bakoitzeko pilotuak eta bere laguntzaileak helmugarako bidea bilatu beharko dute betiere derrigorrizkoak diren hamar balizetatik pasatuz.

 

Lehenengo sailkatua El Port de la Selvara iritsi eta gero, beste parte hartzaileek gaueko 10ak arte izango dute proba amaitzeko. Gauzak horrela, lasterketaren gutxieneko iraupena ekainak 30 22:00etan izango da.

 

Proba zuzenean ikusteko, sartu www.x-pyr.com webgunean

 

Pilotu hoberenek parte hartuko dute

 

36 taldek parte hartuko dute edizio honetan 4 erretiratu direlako. Haietariko bat, Aaron Duragoitirena. Pilotu italiarrak ezingo du parte hartu.

 

Faboritoen artean, Petrosaniko Toma Coconea errumanarra, Maxime Pinot Munduko Txapeldun ohia frantziarra, Stanislav Mayer txekiarra (bigarren orain duela bi urte) eta irabazteko faboritoena den Christian “Chrigel” Maurer egongo dira. Pilotu suitzarrak azken bi X-PYR irabazi ditu eta bost urtean zehar Red Bull X-Alps menperatu du (Austriatik Monakora alpeetatik).

 

Zoritxarrez ez dugu ordezkari nafarrarik izango. Espainian jaio zen baino Chamonixen bizi den Félix Rodríguezek, Antonio Ramos jacatarrak, José Ignacio Arévalo cadiztarrak, Luis Linde granadarrak eta Mario Moreno malagarrak Espainia ordezkatuko dute.

📸 Más imágenes