Joan zen irailaren 1ean eta 2an lehiatua izan zen Nafarroako Parapente Txapelketako bederatzigarren proba. 51 pilotuk parte hartu zuten larunbatean Genevillan izandako txandan eta 47k igandekoan, Arangoitin lehiatutakoa.
Larunbateko lasterketa 65 kilometrokoa izan zen eta gola (helmuga) Lodosa zegoen. Tino Gallart katalana garaile izan zen eta bere atzean Felix Azagra gipuzkoarra eta Xabier Gonzalez nafarra iritsi ziren. Egun polita izan zen hegan egiteko eta 15 pilotu sartu ziren golan.
Igandeko ibilbidea 58 kilometrokoa izan zen eta Huescako Abay herrian kokatu zen gola. Txanda gorabeheratsua izan zen pilotuak airean zeudenean lasteketa bertan behera utzi behar zen haizearen norabidea uste baino lehen aldatu zelako. Arriskutsua zenez, ez zuen baliorik izan sailkapenerako.
Gauzak horrela, zortzi txanda lehiatu eta gero, Iñigo Redin, Xabier Gonzalez eta Raul Marques pilotu nafarrak sailkapeneko buruan daude lehenengo hiru postuetan.
Sailkapen berdintsua da Iñigo Redinek 4698 puntu izanda, Xabier Gonzalez 43 gutxiago eta Raul Marquesek liderra baino 358 gutxiago.
Bi txanda programatuta daude datorren astebururako (hilak 15 eta 16) eta festa finala Belagoan irailaren 28an eta 30ean izango da. Denboraldia amaituko da hilarekin batera eta sariak banatuko dira.
Sailkapen osoa kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.
Argazkia: Alas de Leyre