Nafarroako Parapente Txapelketako azken bi txandak lehiatuak izan ziren joan zen asteburuan. Torneo hau Iparralde Ligarekin batera gauzatu denez, beste komuniktateetako parte-hartzaileek ere probak lehiakatu dituzte. Izan ere, guztira ehunka kirolari aritu dira.
63 pilotuk parte hartu zuten lehenengo txandan. Nahiz eta ibilbidea Leire menditik Illon mendira programatua izan, aireratzean izandako istripu batek behartu zituen antolatzaileak lasterketa murriztera. Gauzak horrela, salbamendua helikopteroz egin ondoren, proba aldatu behar izan zen oso berandu zelako.
Azkenik, 32 kilometroko ibilbide zehaztu zen Leiretik Artiedara, Arangoiti antenetatik pasatuz.
Inork bete ahal izan zuen lasterketa aire faltarengatik. Felix Azagra gipuzkoarra irabazle izan zen Tino Gallart katalanaren aurrean.
Lehendabiziko nafarra Xabier Gonzalez izan zen zazpigarren posizioan. Modu honetan, Iñigo Redin behin behineko liderrarekiko zuen distantzia murriztu zuen bigarren honen aldeko abantaila 9 puntutan geratuz.
Igandean, iragarpena hobeagoa zenez, 56 kilometroko proba proposatu zen. Gola Jacan kokatu zen eta lehen pasatu behar zen Jacako Puente La Reinatik eta Oroel Peñatik. Zoritxarrez, meteorologiak kalte handia egin zion berriro probari eta 55 pilotutik inork ezin izan zuen ibilbidea bete.
Gehien gerturatu zena Jose Felix Hormaetxe bizkaitarra izan zen eta Zangozako Diego Echegoyenek bigarren posizioan amaitu zuen. Sailkapen orokorra irabazteko borrokatzen zirenen artean, Xabier Gonzalez 9. izan zen eta Iñigo Redin 22.a. Gauzak horrela, Xabierrek txapela irabazi zuen azken jardunaldi honetan eta Iñigo txapeldunorde izan zen 34 puntura soilik.
Iparralde Ligako Sailkapen Orokorra:
1. Xabier Gonzalez (Nafarroa) 6394 puntu.
2. Iñigo Redin (Nafarroa) 6360 puntu.
3. Garikoitz Arabolaza (Gipuzkoa) 5524 puntu.
Nafarroako Txapelketako Sailkapen Finala:
1. Xabier Gonzalez
2. Iñigo Redin
3. Raul Marques (5. Iparralde Ligan)
Azpimarratu behar da beste kategorietan ere nafarrak txapeldunak izan direla:
• Serial Kategoria: Xabier Gonzalez
• Sport Kategoria: Iñigo Redin
• Klub Kategorian: Diego Echegoyen
Denboraldiaren amaiera festa
Belaguan datorren irailaren 29an eta 30ean ospatuko da denboraldiaren amaiera festa Belagua Ibarreko XXIX. Kontzentrazioa eginez eta 2018ko Nafarroako Txapelketako eta Iparraldeko Ligako sariak emanen dira.
Argazkiak: Rakel Albeniz