Mezu honen bidez jakinarazi nahi dugu martxoaren 29an izandako Espainiako Aireko Kirolen Errege Federazioko Batzarraren Batzorde Delegatuak sei federazio autnomiko desegitea erabaki zuela Zuzendaritza Batzodeko Batzorde Iraunkorraren ustean integratze hitzarmenak ez betetzearengatik.
Espainiako Federazioak federazio honi bidalitako idatzia kontsulta daiteke erantsitako dokumentuan.
Manuel Roca Viñana RFAE-ko presidentea denetik saiatu da federazio aunomiko batzuk kanporatzea bi aldiz. Lehenengoan, bost kanporatu ziren.
Kanporatzeko proposamena martxoaren 20an Espainiako Federazioko presidentearen kontrako zentsura-mozioa aurkeztu eta gero dator. Zentsura-mozioa onartu zenez, Espainiako Federazioko Presidenteak Batzar Nagusiaren deialdia egin du eta datorren apirilaren 16an (asteartea) 9:15ean gauzatuko da.
Gure federatuei pazientzia eskatzen diegu gure ustez, Espainiako Federazioko presidenteak postuan mantendu nahi duelako interes pertsonalei lehentasuna ematen federatuenei baino.
Federazio honek jakinarazi nahi du eskubide guztiak erabiliko dituela. Hau da, federazioaren, kluben, kirolarien, teknikarien eta epaileen eskubideak defendatuko dituela.
Ohar hau sinatu duten Federazioak:
- Andaluziako Aireko Kirolen Federazioa
- Gaztela eta Leoneko Aeronautika Federazioa
- Aireko Federazio Katalana
- Galiziako Aeronautika Federazioa
- Nafarroako Aireko Kirolen Federazioa
- Errioxako Aireko Kirolaren Federazioa
Informazio gehiago izan bezain pronto, bilera informatiboa eginen dugu zuek izan ditzakezun zalantza guztiak argitzeari begira. Bitartean, pazientzia eta ulermena eskatzen dizuegu inori gustatzen zaigun egoera da eta.
Agur bero bat,
Íñigo Redín Micháus
Nafarroako Aireko Kirolen Federazioa
Presidentea