DEPORTES AÉREOS Hace 6 años

Parapenteak Nafarroako Txapelketaren eta Ipar Ligaren haizeetara

Parapenteak Nafarroako Txapelketaren eta Ipar Ligaren haizeetara

Nafarroako Parapente Txapelketa estreinatu zen joandako asteburuan beste Komunitateei ere irekita dagoen Ipar Ligarekin batera. Aurten Errioxako Ribrafecha herrian lehiatu izan zen lehenengo jardunaldia.

Aurreikusita zegoen Genevilla nafar herritik ateratzea, baina, eguraldi iragarpen hobeago zegoen Ribrafrechan, haraino mugitu ziren Kataluniatik, Errioxatik, Aragoitik, Euskaditik eta Kantabriatik etorritako 80 parte hartzaileak.

Mudantza egin eta gero, lehenengo txanda Cenzano menditik atera zen 15:00etan. Lehiakideek 70 kilometroko ibilbide egin behar izan zuten iteeratik Cintruenigoko "gola"-raino Calahorratik pasatzen.

20 piloto iritzi ziren helmugara. Parte hartzaileen laurdena. Emaitza hona da guztiek pozik bukatu zutelako izandako hegan egiteko kondizioengatik. Jose Javier Alvarez Castillejo bizkaitarrak irabazi zuen Tino Gallart eta Mario Arque katalanen aurrean.

Nafarren lehian, Marcelo Gazzolo hoberena izan zen, Txus Blancoren eta Iñigo Redinen aurrean.

Bigarren irteerak aldaketak izan zituen

Igandean iragarpenak okertu ziren. 16:00etan 14:00etan baino eguraldi hobeagoa aurreikusten zenez, antolatzaileek 33 parte hartzaila konbentzitu zituzten beranduago ateratzeko.

Gauzak horrela, 16:00etan hasitako probak 34 kilometro izan zituen eta pilotoei ordu bete kostatu zitzaien ezarritako "gola"-raino iristea. Xabier Gonzalez nafarrak irabazi zuen, Burgosko Briviesca herriko Fernando Sarralde bigarren izan zen, eta Iñigo Redin nafarrak podiuma osatu zuen hirugarren posizioan.

Kontuan izanda emaitza guztiak, Fernando Sarralde Ipar Ligako liderra da, Robert Jimenez errioxarra bigarrena eta Iñigo Redin hirugarrena. Nafar hau Nafarroako Txapelketako sailkapeneko buruan dago Marcelo Gazzoloren eta Xabier Gonzalezen aurrean.

Maiatzak 18 eta 19 izango da bi txapelketetako hurrengo jardunaldia. Eguraldi iragarpena aztertu ondoren, tokia zehaztuko da.

Sailkapenak kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuetan

 

Argazkiak: Rakel Albeniz

 

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados