DEPORTES AÉREOS Hace 6 años

Luxuzko asteburua Ipar Ligan

Luxuzko asteburua Ipar Ligan

Joandako asteburuan, hilak 15 eta 16, Nafarroako Parapente Txapelketako bi proba lehiatuak izan ziren larunbatean Ribafrechan (Errioxan) eta igandean, Arangoitin. Dakizunez, Ipar Ligarekin batera gauzatzen ari da eta larunbateko jardunaldiak 52 parte hartzaile bildu zituen, eta igandekoak, 66.

Errioxan izandako probak 63,5 kilometro izan zituen. Rincon de Soton kokatu zen baliza eta gola, Corellan. Mario Arqué nagusitu zen.

Igandean, eguraldiak lagundu zuen Ipar Ligaren historiako jardunaldi onenetariko bat izaten. Ibilbideak 102 kilometro izan zituen, baliza Biescaseko ekialdera jarri zen, eta gola, Hechon. Tino Gallartek irabazi zuen proba eta José Javier Álvarez “Casti” bigarren izan zen gertutik. Bien helburua: Liga irabaztea.

Sailkapen orokorrean Xabi Gonzalez nafarra liderra da 4466 punturekin. Soilik "Castik" baino 11 gehiago ditu. Hirugarren posizioan Rodolfo Perez dago 4016 punturekin.

Nafarroako Txapelketan Xabier Gonzalez sailkapeneko buruan dago Iñigo Redinen eta Marcelo Gazzoloren aurrean. 

Bi txanda hauek lehiatuak izan ondoren, Ipar Ligak atsedena izango du irailera arte.

Informazio gehiago aurkituko duzu ondorengo estekaren bidez:

http://alasdeleyre.com/