Parapente Liga Nazionaleko 4. jardunaldia lehiatua izan zen Huelvako Piedrahita herrian joandako asteburuan. Bertan parte hartu zuten Nafarroako Aireko Kirolen Federazioko bost kide: Marcelo Gazzolo, Txus Blanco, Iñigo Redin, Xabier Gonzalez eta Daniel Gonzalez.
Daniel sailkaturik onena izan zen 16. posizioan, postu bat atzerago iritsi zen Xabier Gonzalez, 41.ean Iñigo Redin, bere atzean Txus Blanco 42.ean eta Marcelo Gazzolok 81. postuan amaitu zuen.
Sailkapen orokorrean ere posizio onena Daniel Gonzalezena da 24. posizioan 5537 punturekinº.
Piedrahitan, Algodonalesen (Cadiz), Caudeten (Alicante) eta Arantoitin (Espainiako Txapelketakoa izan zen hegaldia) izandako jardunaldiak lehiatuak izan eta gero, Ligako azken proba lehiatuko da azaroaren hasieran Tauchon, Tenerifen.
Ligako sailkapen osoa kontsulta dezakezu erantsitako dokumentuan.