Joandako asteburuan (hilak 7 eta 8) lehiatua izan zen Nafarroako Parapente Txapelketako 4. jardunaldia Ribafrecha herri errioxarran. Lehiaketa hau, Ipar Ligarekin batera lehiatzen ari da.
42 pilotuk parte hartu zuen larunbateko jardunaldian, non Mario Arque txapelduna izan zen.
Foru torneoan Txus Blanco lehenengo sailkatua izan zen Antonio Ramosen eta Carlos Antoñanzasen aurrean.
Hurrengo egunean 50 pilotu aritu ziren. Mario Arque lehenengoa izan zen berriro garaipen bikoitza lortuz. Nafarren lehiaketan, Antonio Ramosek eta Carlos Antoñanzasek aurreko eguneko postuak errepikatu zituzten, kasu honetan, Iñigo Redinen atzean.
Gauzak horrela, Ipar Ligako behin-behineko sailkapeneko lehenengo postua Jose Javier Alvarez bizkaitarra dago, Burgosko Fernando Sarralderen eta Xabier Gonzalez nafarraren aurrean.
Hain zuzen ere Gonzaleze Nafarroako Txapelketako burua da 4928 punturekin. Bere atzean, Iñigo Redin (4606) eta Txus Blanco (3789) daude.
Ribaforadan izandako bi txandak lehiatu eta gero, Ipar Ligari eta Nafarroako Txapelketari jardunaldi bakarra falta zaio. Hil honen 21ean eta 22an izango da eta tokia laster zehaztuko da.
Urtero bezala (eta 30. edizioa izango da aurtengoa), denboraldia Belagoan amaituko da urriaren lehenengo asteburuan.