Emaitza distiratsuak azken bi txandak bertan behera geratu ziren arren
Joandako asteburuan espero zen Parapentearen Iparralde Ligako eta Nafarroako Txapelketako azken bi txandak. Hala ere, bertan behera geratu ziren denboraldi txarrarengatik.
Gauzak horrela sailkapenak mantedu ziren Ribrafechako izandako azken jardundian geratu ziren moduan: Jose Javier Alvarez Castillejo, “Casti”, bizkaitarra txapeldunorde izanda Burgosko Fernando Sarralderen eta eXabier Gonzalez nafarraren aurrean.
Emakumeen lehian bi bizkaitar eta nafar bat igo ziren podiumera: Izaskun Azpitarte zaldibartarra tokirik altuenera, Leioako Maite Uribarri bigarrenera eta Cristina Mina hirugarrenera.
Nafarrek albiste onak protagonizatu zituzten Ligako kategoria ezberdinetan ere bai. Alegia, Iñigo Redin irabazle izan zen Sport Klasean, Xabier Gonzalez bigarren Serial Klasean eta Carlos Antoñanzas txapeldunorde Klub Klasean.
Taldekako sailkapenean Alas de Leyre klub nafarra gailendu zien Ostargi Parapente Eskolay donostiarrari, Amillena Parapente Taldea debatarrari.
Xabier Gonzalez nagusitu zen Nafarroako Txapelketan
Etxeko lehiaketan Xabier Gonzalezek garaipena lortu zuen Iñigo Redinen eta Txus Blancoren aurrean. Txapeldunak eta bigarren sailkatuak lehia handiko duelua protagonizatu zuten.
Denboraldiari solik amaiera festa falta zaio. Bere 30. edizioan berriro Belagoan urriko lehendabiziko asteburuan izango da.
Iparralde Ligako Sailkapen Finalak
• Sailkapen Orokorra
1. Jose Javier Alvarez
2. Fernando Sarralde
3. Xabier Gonzalez
• Serial Klasea
1. Fernando Sarralde
2. Xabier Gonzalez
3. Rodolfo Perez
• Sport Klasea
1. Iñigo Redin
2. Iñaki Lazkano
3. Jon Iriarte
• Klubako Klasea
1. Iñaki Lazkano
2. Carlos Antoñanzas
3. Javier Cacheiro
• Emakumeak
1. Izaskun Azpitarte
2. Maite Uribarri
3. Cristina Mina
• Klubak
1. Alas de Leyre (Nafarroa)
2. Ostargi (Gipuzkoa)
3. Amillena (Gipuzkoa)